XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIOEN AZALPENA Euskadirako Autonomia Estatutuaren 41.2.a) artikuluarekin bat, Lurralde Historikoetako erakunde eskudunek, beren lurralde barruan, zerga errejimena ezarri, arautu eta eduki ahal izango dute Estatua eta Euskal Herriaren arteko Kontzertu Ekonomikoko arauei atxikiz.

Kontzertu Ekonomikoko 27. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ondare Transmisio eta Ekitaldi Juridiko Dokumentatuen gaineko zergak arautegi autonomoko zerga kontzertatu izaera du, eragiketa sozietario, aldaketa letra eta hauek ordezkatzen dituzten dokumentuak edo giro funtsa betetzen dutenak salbu, hauek arautegi amankomunetik ibiliko bait dira.

Beraz Foru Arau honen onarpenak Gipuzkoako Lurralde honetako Batzarre Nagusiei dagokien arautze autonomia ahalmenaren erabiltzearen adierazpen bat da, bertan autonomia horri aurrez aipatu arauan Kontzertu Ekonomikoak ezartzen duen muga errespetatu delarik.

Arauaren edukiari dagokionez ezaugarririk nabarmenen bezala jarraian zehazten direnak dira.

Zergaren errejimen sustantiboa, aldizkako punturen batean salbu, gaur arte Lurralde Historiko honetan eta Euskal Elkarte Autonomoko beste bi Lurraldeetan indarrean zegoenaren berdina da funtsean, Elkarte honetako esparruan geroaldirako desiratutako uniformitate arautzaile bat erraztu asmoz.

Hala ere, Arauaren testuak berritasun garrantzitsuak agertzen ditu beste lurraldeetan indarrean daudenekin parekatuz, lege xedapen berrien ondorioz Zerga honen errejimenan sorturiko funtsezko erreformak kontutan izan bait dira, (...).